Skip to content

Latest commit

 

History

History
73 lines (46 loc) · 3.62 KB

nativeoverutil.basque.md

File metadata and controls

73 lines (46 loc) · 3.62 KB

Hobetsi jatorrizko JS metodoak Lodash bezalako erabiltzaileen baliabideak baino



Azalpena

Batzuetan, hobe da jatorrizko metodoak erabiltzea lodash edo underscore bezalako liburutegiak erabili beharra izatea baino, liburutegi horiek errendimendu galera bat ekar baitezakete eta beharrezko baino memoria gehiago erabili. Jatorrizko funtzioak erabiltzeak %50 inguruko erabateko irabazia lor dezake, adibidez, funtzio hauek: Array.concat, Array.fill, Array.filter, Array.map, (Array|String).indexOf, Object.find, …



Abididea: konparaketa probak - Lodash versus V8 (jatorrizkoa)

Beheko grafikoak Lodashen metodo ugariren proben erreferentzien batez bestekoa erakusten du. Horrek erakusten du Lodash metodoek batez beste %146,23 denbora gehiago behar dutela V8 metodoen ataza berdinak burutzeko.

esanahia

Kode adibidea: _.concat/Array.concaten proba

const _ = require("lodash");
const __ = require("underscore");
const Suite = require("benchmark").Suite;
const opts = require("./utils"); //cf. https://github.com/Berkmann18/NativeVsUtils/blob/master/utils.js

const concatSuite = new Suite("concat", opts);
const array = [0, 1, 2];

concatSuite
  .add("lodash", () => _.concat(array, 3, 4, 5))
  .add("underscore", () => __.concat(array, 3, 4, 5))
  .add("native", () => array.concat(3, 4, 5))
  .run({ async: true });

Non hau bueltatzen duen:

output

Hemen duzu proba erreferentzia puntuen zerrenda luzeago bat edo, bestela, egikaritu hau, hori bera erakutsiko dizu, baina koloretan.

Blog aipua: "(baliteke) Ez duzu Lodash/Underscoreren beharrik (ez izatea)"

Lodash eta Underscoren inguruko gaiei buruzko txostena.

JavaScripten baliabideen liburutegi moderno bikainak dira Lodash eta Underscore, eta Front-end garatzaileen artean oso erabiliak. Hala ere, nabigatzaile modernoak jomugatzat dituzunean, pentsa dezakezu ECMAScript5ek [ES5] eta ECMAScript2015ek [ES6] badituztela jatorriz funtzio horietako asko. Zure proiektuak menpekotasun gutxiago edukitzea nahi baduzu, eta argi badaukazu zein nabilgatzaile duzun helburutzat, baliteke behar ez izatea Lodash/Underscore.

Adibidea: jatorrizkoak ez diren metodoak erabiltzeko linting-a

Badago ESLint plugin bat behar ez dituzun liburutegiak atzeman eta aholkuak ematen dizkizuna (behean duzu adibidea).
Plugin hori erabili nahi baduzu, gehitu eslint-plugin-you-dont-need-lodash-underscore plugina zure ESLint ezarpen fitxategiari:

{
  "extends": ["plugin:you-dont-need-lodash-underscore/compatible"]
}

Adibidea: linter bat erabiliz, atzeman beharrezko ez diren v8 funtzionalitateen erabilera

Eman begirada bat azpiko fitxategiari:

const _ = require("lodash");
// ESLintek azpiko lerroa markatuko du iradokizun batekin
console.log(_.map([0, 1, 2, 4, 8, 16], (x) => `d${x}`));

Hementxe dago ESLintek bistaratuko lukeena YDNLU plugina erabiliz. irteera

Noski, adibide horrek ez du errealista ematen egungo kodeek dutena kontutan hartuta, baina bai balio du ulertzeko.